XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goian inertziazko sistema erreferentzialak definitu ditugu.

Baina zer dira horik?.

Honela definituko ditugu: Erreferentziazko sistema inertzialak, partikula askatu batekin loturik eta birarik gabe doazen sistemak dira.

Dena den, definizio hau ematean, gurpil ero bat sortu dugu zeren eta partikula askatua sistema inertzial baten laguntzaz definitu dugu, eta berau partikula askatu baten laguntzaz.

Gurpil ero hau eteteko bide bakarra, partikula askatu bat aurkitzea edo sistema inertzial bat definitzea da.

Horretarako hitzarmen bat egin beharko dugu.

Horixe da, hain zuzen ere, hurrengo pauso gisa eginen duguna.

Gu Lurrean bizi gara, eta dakigunez, Lurra biraka ari da bere ardatzaren inguruan.

Beraz, gurekin doan sistema ez da inertziala.

Lehen sistema inertzial bat aurkitzeko izar fixo deitzen direnetara jo behar dugu.

Izarrak elkarretik oso urrun daudela ba dakigu.

Bestalde, Naturan ezagutzen ditugun hiru interakzio nagusiak grabitatearena, elektromagnetikoa eta nuklearra ttikiagotu egiten dira, guttienez distantziaren koadratuaren arauera.

Horrela, ba, izarrak partikula askatuak bailiren kontsidera ditzakegu, eta horixe da prezeski, hitzarmenez egiten dena: hots, izar fixoekin doan sistema, inertziala dela onhartzen da.

Aproximazio hau oso ona da, zeren eta beren galaxiaren zentruaren inguruan duten azelerazio zentripetua guztiz arbuiagarria da ( ordenekoa, eguzkiaren kasuan).

Eguzkia bera ere, izar bat den aldetik, azelerazio oso ttikiz higitzen da galaxiaren zentruarekiko.

Horrela, partikula askatutzat jo dezakegu.